blogger1  facebook1  youtube1

Inprimatu PDF fitxategia

BELCEBLUES

belceblues

Musika talde (Zaztada, Fucking What!, Doppler, e.a.), eta estilo ezberdinak (rocka, heavya, countrya, jazza, e.a.) garatu izan ondoren, Ibon Larrañaga eta Asier Elorza bergararrek, proiektu berri batean murgildu ginen.

Musikalki kezka berdintsuak izateagatik, sustraietara itzuliz hasi genuen gure ibilbidea, eta Belceblues taldea sortu genuen Oihan Vega bateria jolearekin batera 2005ean. Urte bereko uztailean eman genuen gure lehenengo kontzertua.

Bluesa oinarritzat hartuta, soinu indartsuagoak eta ahotsak lantzen ditugun taldea gara. Esan dezakegu musika beltza eta zuriaren ezaugarriak nahasten ditugula.

Zuzenekoetan, euskara eta ingelesa uztartzen ditugu gure kantuetan, horrez gain, gustukoen ditugun blues estandarren moldaketak taularatzen ditugu. Besteak beste, Steve Ray Vaughan, Jimmy Hendrix, Jeff Healey...

Urtebeteko ibilbidea egin ostean, 2.007an "Danbaka" musika lehiaketako finalista izatera iritsi ginen.

Urte berean, 2007ko Kilometrotako kantua konposatu eta grabatu genuen: "Argi da".

2008an kaleratu genuen gure lehen diskoa "Infer", Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik argitaratu dugu (www.hotsak.com) blues musika motan espezializatutako estatuko zigilu bakarra.

Espainiako Arte eta Musika Zientzien Akademiak "Infer" kantua izendatu zuen XIII. Musika Sarietarako, Urteko Euskal Kantarik Onenaren kategorian. Izendapena, taldearen ibilbidearen errekonozimendu gisa hartu zuen Belcebluesek, Euskal Herriko mugetatik kanpo.

Duela gutxi,Tolosa, Elorrio, Getxo eta Hondarribiko Nazioarteko Blues Jaialdietanan izan ginen, munduko blues mito handiekin batera taula gainean, besteak beste, Jonnhy Winter, Lonnie Brooks, Koko Tyolor , Red House eta abar...

100 kontzertu baino gehiago eman ondoren bigarren diskoa argitaratu berri dugu "Diabulus in musika".

Kontzertuak formatu desberdinetan eskaintzen ditugu: Hirukotean, zazpikotean ("Satan Ass" haize laukotearekin) eta Blues kontzertu didaktikoak.

 

BIDEOA

Pikuperi buruz


Mapa haundiago ikusi

PIKUPE PRODUKZIOAK

Artekale 7 behea

20.570 Bergara (Gipuzkoa)

 

 

www.pikupe.com

E-mail. pikupe@pikupe.com

HARREMANETARAKO

Telf.      943.76.42.27

Fax.      943.76.38.92

Mugikorrak.   618.78.91.68

                     639.47.18.63

E-mail.        iker@pikupe.com

               karlos@pikupe.com