blogger1  facebook1  youtube1

Inprimatu PDF fitxategia

Mozkorra Parregarri

kartelaweb
Xabier Maria Munibe, Peñafloridako VIII. kondea, Euskal Herriko Ilustrazioaren adierazgarririk handiena da. Azkoitiko zalduntxoak izenarekin ezagutzen den taldea sortu zuen Narros eta Altunarekin batera. Munibe Azkoitian jaio zen eta bertako alkate izan zen; hala ere, Bergaran eraman zuen aurrera bere jarduera publikoaren zatirik handiena. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sustatzaile nagusia eta Elkartearen lehenengo lehendakaria izan zen. Elkarte horren lorpenik handiena eta iraunkorrena "Real Seminario de Nobles de Bergara" sortzea izan zen.

Aurten, 2015, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorreraren 250. urteurrena ospatzen da, eta efemeride hori erabat lotuta dago Peñafloridako kondeak idatzi zuen Mozkorra parregarri operaren estreinaldiaren urteurrenarekin. San Martin Agirreren omenez ospatutako festen barruan, 1764ko irailaren 11n, Munibek Euskal Herriko nobleak elkartu zituen eta berak sortutako opera bat estreinatu zuen, ele bietan (abestiak euskaraz eta elkarrizketa gehienak, berriz, gaztelaniaz). Opera horrela konposatzea erabaki zuen, Euskal Herriko hainbat tokitako aktore eta abeslarik parte hartu zutelako lanean eta nahiago izan zuelako alde batera uztea euskalki diferenteetan hitz egiteak ekar zezakeen zailtasuna. Hori horrela izanik, Mozkorra parregarri historiako euskarazko lehen opera da.

Musikaren esparruko bergarar talde batek erabaki zuen Mozkorra parregarri operaren estrainaldiaren 250. urteurrena ospatzea opera hori antzeztuaz lehen aldiz eskaini zen toki berean, hau da, Bergarako udaletxeko pleno aretoan. Horretarako, hogei abeslariz eta bost musikariz osatutako konpainia sortu zuten eta lau emanaldi eskaini zituzten 2015eko martxoaren 14an eta 15ean. Eskainitako bertsioan euskarara moldatu dira elkarrizketa gehienak baina, hala ere, hainbat zatitan jatorrizko testua errespetatu da.

Arrakasta nagusi izan zen bai kritikaren aldetik bai ikusleen artean ere. Hemen jasotzen ditugu estreinaldian izan ziren hainbat musika-kritikariren laburpenak:

"El espectáculo resultó sumamente interesante, a la par que entretenido y con una puesta en escena a la que no hay que poner reparo alguno, exponiendo en el primer acto el ambiente de un taller de zapatería de la época y en el segundo un salón típico de la nobleza de aquel entonces. Añádase el aliciente del muy adecuado vestuario propio de mediados del siglo XVIII y un manejo de la dirección escénica totalmente impecable." EMECÉ. Diario Vasco 16/03/2015

"La comicidad de la ópera es notoria desde su inicial escena en la que se atisban algunos cánones que nos retrotraen a títulos del género de la época, donde la trama deja entrever la diferencia de clases, de aristócratas y pueblo llano, una especie de arriba y abajo donde impera la picaresca y las artes del engaño, haciendo que el espectador sea en todo momento el principal cómplice. La historia, escrita al igual que la música por Munibe e Idiaquez, es tan divertida como la propia partitura, que desde el primer compás hasta el último, sorprende por la gran amalgama de influencias que presenta, como zortzikos, melodías populares o las líneas refinadas del momento de su concepción. Destacable el trabajo realizado al adaptarlo al conjunto instrumental para cuarteto de cuerda y al clave, así como la dirección musical a cargo del exdirector de la OSE, lñigo Alberdi, que abordó perfectamente su trabajo ante la orquestación del vergarés Txemi Etxeberria. Si en algo se ha caracterizado esta readaptación ha sido en el rigor tanto musical, como el escénico a cargo de Valen Moñux." Iñigo Arbiza. Scherzo. Abril 2015

"Aretoaren muga fisikoak oso ondo zeuden gaindituta, antzezle zein ikusle –eta baita musikariek-, denok izan genezan gure tokia, justua baina nahikoa. Azpimarragarria iruditu zitzaidan dekoratuen eta jantzien kalitatea, erabat sinesgarri egiten zuten antzezpena. Maila onean aritu ziren soka laukotea eta Iñigo Alberdi klabbezinean, azken horren gidaritzapean. Abeslarietan, oso egoki aukeratuak ziren protagonistak –Gorka Unamuno, Marije Ugalde, Valen Moñux eta hiru zaldunak- bainakoska handirik ibikli ziren laguntzaileak, eta bikain guztiak amaierako koruan. Hor bistaratzen da Bergaran sortzen ari den eskola." Mikel Irizar. PUNTUA. 2015/03/20

"Zoragarria, ederra, hunkigarria..." izan da 250 urte atzera egitea. Izugarrizko arrakasta izan zuen atzo Bergaran Xabier Maria Muniberen, Peñafloridako Kondearen, Mozkorra parregarri euskaraz kantatutako historiako lehen operaren moldaketaren estreinuak. Herriko askotariko 40 bat musikarik eta artistek hartu zuten parte emanaldian eta lan bikaina egin zuten. Ikusleak hunkituta eta pozik atera ziren osoko bilkuren aretotik, eta baita antzezle eta musikariak ere.

Estreinaldia izanda, gainera, zenbait erakunde eta elkartetako ordezkariak ere izan ziren ekitaldian eta guztiek oroigarria jaso zuten emanaldiaren amaieran. Han izan ziren, esaterako, Martin Garitano, ahaldun nagusia; Jaione Isazelaia, Bergarako alkatea eta Juan Bautista Mendizabal, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko lehendakaria.

Aipatzekoa da, bestalde, Alvaro Mendizabal Peñafloridako XVI. kondea ere ikuskizunean izan zela, Madriletik etorrita; eta baita Maria Pilar Uria ere, duela 50 urte Azkoitiko konpainiarekin mozkorraren emaztearen papera egin zuena." Monika Belastegi. GOIENA. 2015/03/15.

Estreinaldian izandako arrakastaren ondorioz, gonbidapenak iristen ari dira. Operaren pasarte batzuk eskaini ziren Euskaltzaindiaren batzar orokorrean, Azkoitiko Intsausti jauregian –Peñafloridako VIII. Kondearen jaiotetxea–. Gonbidapenak jaso dira, baita ere, Antzuolan, Elgetan, Azkoitian eta Elorrion taularatzeko. Halaber, ekainaren 5ean Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat urtetan Gipuzkoako ahaldun nagusia izan zen Xabier Maria Munibe omenduko du eta Mozkorra parregarri operaren pasarte batzuk eskainiko ditu Foru Aldundiaren Jauregiko Jargi Aretoan.



BIDEOA

IRUDI GALERIA


 

Pikuperi buruz


Mapa haundiago ikusi

PIKUPE PRODUKZIOAK

Artekale 7 behea

20.570 Bergara (Gipuzkoa)

 

 

www.pikupe.com

E-mail. pikupe@pikupe.com

HARREMANETARAKO

Telf.      943.76.42.27

Fax.      943.76.38.92

Mugikorrak.   618.78.91.68

                     639.47.18.63

E-mail.        iker@pikupe.com

               karlos@pikupe.com