blogger1  facebook1  youtube1

Inprimatu PDF fitxategia

AITOR OLEA

aitor

Durangon (Bizkaia) jaio zen. Musika ikasten Arrasaten (Gipuzkoa) hasi zen eta gero Donostiako Goi-Mailako Musika kontserbatorioan jarraitu zituen.

1991an "CNR de Musique de Bayonne" musika eskolan jarraitu zuen organoa ikasten, Mme. Marie Bernardette Carrou-k ematen zituen klaseetan. Organo ikasketak 1997an amaitu zituen, "Medaille d´Or izeneko saria eta Sari Berezia lortuz.

Organorako interpretazio eta berezitasun musikalen gaineko ikastaroetan ere parte hartu du, Daniel Roth, Louis Robilliard eta Jean Boyer irakasleek emandakoetan esaterako. 1995ean pianoko Goi-Mailako titulua lortu zuen Bilboko "Juan Crisóstomo de Arriaga" kontserbatorioan, ikasle libre moduan. 2001ean bere organo ikasketak konbalidatu zituen Gasteizeko Jesus Guridi kontserbatorioan, ohorezko aipamena eta organo goi-mailako titulua lortuz. Aitorrek AUST ART records etxearekin CD-ak argitaratu ditu "Organos de Vasconia", "XXth Century Basque Organ Music" eta "De música popular vasca".

Besteak beste kontzertuak eman ditu : Frantzian,Belgikan,Alemanian,Irlandan,Ingalaterran Italian eta Finlandian,Gipuzkoako organo joleen zikloan, Ateneo Gipuzkoarraren organo zikloan, Donostiako Musika Hamabostaldian, e.a ... Bai piano eta bai organoa jotzen Bilboko Koru elkartearen, EHUko Koru elkartearen eta Lausardi abesbatzaren kontzertu askotan lagundu du.

1988tik 2008ra Lekeitioko Andra Mariren Zeruratzea Basilikak duen Cavaillé-Coll (1854) organuaren organu-jolea izan da. Lea-Artibaiko Nazioarteko Organu Jaialdiaren sortzailea izan da.

Gaur egunean: Bergarako Pedro Deunaren Elizak duen Stolz Frères (1889) organuaren organujole titularra eta organoko irakaslea Bergarako Boni Laskurain musika eskolan.

 

IKUSKIZUNAK

Bachorama

BIDEOA

IRUDI GALERIA

Pikuperi buruz


Mapa haundiago ikusi

PIKUPE PRODUKZIOAK

Artekale 7 behea

20.570 Bergara (Gipuzkoa)

 

 

www.pikupe.com

E-mail. pikupe@pikupe.com

HARREMANETARAKO

Telf.      943.76.42.27

Fax.      943.76.38.92

Mugikorrak.   618.78.91.68

                     639.47.18.63

E-mail.        iker@pikupe.com

               karlos@pikupe.com