blogger1  facebook1  youtube1

Inprimatu PDF fitxategia

Herri Kirolak

izetarrak

Aizkolaritza, harrijasotzea eta lasto altxatzea, besteak beste, ez dira agian kirola aipatzen denean bururatzen zaizkigun lehenengo ideiak.

Orain gutxi arte landa eremuaren sostengurako ezinbestekoak izan diren esku lan gogor hauek “HERRI KIROL” deituriko exigentzia handiko kirol bilakatu dira egun.

Kirol aktibitate hauek hauek burutzeko lehen mailako kirolariak elkartzen ditugu, ikuslegoarentzat ahalik eta txundigarrienak izango diren ikuskizunak eskaintzeko.

Gure taldea osatzen duten aizkolarien artean aipagarria da Aitzol Atutxaren izena, egungo Euskal Herriko txapelduna, egun eta urte askoz Bizkaikoa ere izana eta azken urtetan Ugaitz Mugerza aizkolariarekin batera binakako Euskal Herriko txapelduna. Azken hau egun inor gutxi bezala, bere anaia Aratz Mugerza eta aita, Fausto Mugerzarekin batera plazaratzen da, familiarteko ikuskizunak emanaz; Iker Vicente aizkolari gaztea izanik jadanik Nafarroako txapelduna dena eta azkenik, Mikel Larrañaga egungo Gipuzkoako txapelketaren irabazlea. Ezin utziko dugu Irati Astondoa aipatu gabe, aizkolari munduan orain gutxi sartu den arren, herri kirolen arloan emakumeek ere merezitako tartea dutela erakusten ari baita.

Harrijasotzaileen artean, Inhar Urruzuno, egungo harri txikien Euskadiko txapelduna aipatzekoa da. Aimar Irigoien aipamena ere ez da txikiagoa, luzaroan izan baita harri txiki eta handien zalantzagabeko txapelduna. Hala ere, egun izenik entzunenetako bat Iñaxio Perurenarena da, egungo harri handien izar ukaezina, azken marka propioa 308 kiloan duelarik. “Izeta” familiaren kasua ere benetan bitxia eta aipagarria da, Joxe Ramon Iruretagoienak “Izeta II” hainbat errekor eta txapel izateaz gain, egun bere semea eta bilobarekin plazaratzen da, hiru belaunaldi plaza berean elkartuz. Nola ez, ez dugu aipamenik egin gabe utziko Idoia Etxebarria, marka eta historia egin baitu bere sorbaldara iñoiz lehenago emakume batek altxatu gabeko harri pisutsua igota.

Lasto jasotzeko eta jaurtitzeari dagokionez, egun Jose Martin Bustintza “Tubi” da Euskadiko txapeldun eztabaidaezina.

Kontuan izanik herri eta ikuskizun guztien baldintzak berdinak ez direla, konbinaketa, ezaugarri eta aurrekontu ezberdineko ikuskizunak antolatzen ditugu, behar bakoitzera moldatuz.  

 


BIDEO

 

 

IRUDIEN GALERIA

 

Pikuperi buruz


Mapa haundiago ikusi

PIKUPE PRODUKZIOAK

Artekale 7 behea

20.570 Bergara (Gipuzkoa)

 

 

www.pikupe.com

E-mail. pikupe@pikupe.com

HARREMANETARAKO

Telf.      943.76.42.27

Fax.      943.76.38.92

Mugikorrak.   618.78.91.68

                     639.47.18.63

E-mail.        iker@pikupe.com

               karlos@pikupe.com