blogger1  facebook1  youtube1

Inprimatu PDF fitxategia

AUKERAN dantza konpainia

Aukeran
Aukeran dantza konpainia Donostian jaio zen 1997.urtean eta ordutik tradiziozko dantza lenguaia berriak sortzen dihardu. Bere arau asko desegituratu eta koreografietan garaiko atalak eransten ditu, euskal tradiziozko dantzaren aberastasuna erakutsi nahian, bere mugetatik at, hizkuntza berri eta gaurkoago bat lortuz. . Horretarako, edozein dantza lan jorratzeko formakuntzaren garrantziaz konturaturik, ballet klasikoa eta garaikideko dantza lantzen dute bere HASIERAtik.

 

Aukeran dantza konpainiak “Fusioak” ikuskizuna aurkezten du, dantzaren bidez euskal eta munduko folklorearen erritmoak, doinu eta osagarriak fusionatuz, aparteko ikuskizun garaikide, ezberdin eta berritzailea kaleratuz. Zortzi dantzariz osatutako ordubeteko ikuskizuna, kalerako eta publiko guztientzat , kalitate plastiko handikoa, herrialde ezbezdinek berezkoa dutena nabarmenduz eta ororen gainetik, publikoan emozioak eragiteko asmoarekin sortua. Zuzendaritza eta Koreografiak: Edu Muruamendiaraz Dantzariak: Ioritz Galarraga, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Ander Errasti, Itziar Urkudun, Ane Anza, Garazi Egiguren.

VIDEO

GALERIA DE IMAGENES