blogger1  facebook1  youtube1

Inprimatu PDF fitxategia

Generali Aseguruak

generali1

 Pikupe Produkzioak "Generali Seguros" konpainiaren bitartez edozein ikuskizun, ferixa, erakusketa eta abar, antolatzaileen, ikusleen edo hirugarrenen ondasunetan sortzen diren arriskuen inguruko zerbitzua eskeintzen dizuegu.

Gainera edozein motatako aseguruak egiten ditugu, bai partikularretan eta baita enpresetan ere. Bizitza aseguruak, etxekoak, Autoak, RC, aurrezkiak, komertzio, pyme eta empresa handietan.

Eska ezazu aurrekontua konpromisorik gabe.

GENERALI Aseguruak 2010eko uztailean sortu zen, ordurako Taldeko kide ziren, Estrella eta Vitalicio Aseguruak bat egin zutenean.

GENERALI Aseguruak, beraz, GENERALI Taldeko konpainia bat da, eta GENERALI Taldea mundu osoko aseguru eta finantziazio-talderik nagusienetako bat da. Assizurazioni Generali Italian eratu zen 1831. urtean, eta 1834. urtean hasi zen Espainiako merkatuan lanean.

Gaur egun munduko 68 herrialdetan aurki daiteke, eta dituen 70 milioi bezeroei esker, Europako hirugarren talde aseguratzailea da eta lehena bizitza-aseguruen alorrean .

Europan gauzatzen du enpresa-jarduera nagusia eta Taldeak merkatu-kuota esanguratsuak ditu Italian, Alemanian, Espainian, Austrian, Suitzan eta Espainian. Azken urteetan, halaber, GENERALI Europako ekialdeko herrialdeetan eta Asiako merkatuetan ari da lanean eta nabarmentzekoak dira Txinan eta Indian lortu dituen mailak.

GENERALI-k produktu ugari eskaintzen ditu edozein bezeroren (pertsona fisikoak, familiak, autonomoak, enpresa txiki eta ertainak edo korporazio handiak) beharrei erantzun ahal izateko. Bizitza-aseguruen atalean ohiko bizitza-aseguruak, aurrezki- eta inbertsio- aseguruak eta pentsio-planak eskaintzen ditu. Gizarte-aurreikuspen osagarrietan espezializatutako maila altuko egitura eskaintzen die, berriz, multinazionalei.

Bizitza-aseguruak ez diren aseguruetan eskaintzen duen gama zabalaren barruan, pertsonak eta ondasunak babesteko aseguruak aurkitzen dira, hala nola, ibilgailua, etxea eta osasuna.

Bidaiako laguntza-aseguruen arloan ere talderik nagusienetakoa da GENERALI, eskaintzen duen EUROP ASSISTANCE-ri esker; 200 herrialde baino gehiagotan aurki daiteke Europ Assistance eta merkatuko liderra da inolako zalantzarik gabe. Halaber, lehenengo talde aseguratzailea da telefono eta internet bidezko salmentetan mendebaldeko Europan.

Misioa

Generali-ren misioa:

-Talde aseguratzaile nagusiena izatea, errentagarritasunari dagokionez, lanean ari den herrialde europar nagusienetan.
-Enpresaren hazkundea indartu garatzen ari diren merkatu nagusienetan.
-Norbanakoei, familiei, eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako aseguruen alorrean nabarmentzea, hedapen-estrategiarako maila altuko profesionalak izango diren bitartekari-sareak erabilita.

 

 

Pikuperi buruz


Mapa haundiago ikusi

PIKUPE PRODUKZIOAK

Artekale 7 behea

20.570 Bergara (Gipuzkoa)

 

 

www.pikupe.com

E-mail. pikupe@pikupe.com

HARREMANETARAKO

Telf.      943.76.42.27

Fax.      943.76.38.92

Mugikorrak.   618.78.91.68

                     639.47.18.63

E-mail.        iker@pikupe.com

               karlos@pikupe.com