blogger1  facebook1  youtube1

Imprimir PDF

Euskararen Espektakulue

kartelaweb
Zergatik prakitukatzen dugu sexua gazteleraz?

Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara?

Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu Oihan Vegak bakarrizketa komiko dibertigarri eta ironiko honekin, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta.

Horretarako, Kepa Errasti Euskal Telebistako gidoilari eta aktore ezagunaren laguntza izan du, film labur 'sketch' umoretsu sorta bat zuzendu baitu ikuskizun honetarako. Horrez gain, publikoarekiko interakzioa eta elkarrekintza etengabea da ikuskizun berri honetan. Gainera, Loramendi Aretxabaleta) Euskara Elkartearen laguntza ere izan du proiektu honek.

 

Elkarlan horren emaitza izan da 'Euskararen Espektakulue', publikoari barrea eragiteaz gain, pentsarazi egiten dion bakarrizketa, film labur eta pasarte dibertigarreikin, baina galdera deseroso eta garratzekin ere, ikuskizun honen helburua euskararen erabileraren inguruko hausnarketa gordina egitea baita.

Oihan Vegak, era umoretsuan, telebistako filmeak berreskuratuko ditu, euskal zinearen azterketa ironikoa egiteko, izan ere, nork ikusten du zinea euskaraz? Zein garrantzia ematen zaio euskarari telebistan eta komunikabideetan oro har? Hainbat galdera plazaratzen ditu taula gainean kritika komikoa eginez.

Musikaren bitartez, betiko euskal kantuekin eta gazteleratik euskarara itzuli diren abestiekin ere, beste galdera bat plazaratzen du ikuskizun honetan: Zer da euskal kultura? Zergatik euskaratzen ditugu erdarazko kantuak?

 

Gitarra eskuan hartuta, etengabe bilatzen du publikoaren parte hartzea, galdera zuzenak eginez eta jendearen artean giro ona eraikiz, elkarrekin, umorearen bitartez, euskarari buruzko gogoeta egiteko. Erritmo biziko antzezlan fresko eta ulerterraza da. Euskararen Espektakuluek ez du inor axolagabe utziko. Eta batez ere, une dibertigarri eta barregarri bat igarotzeko aukera aparta eskaintzen du bakarrizketa honek.

FICHA ARTISTICA

Gidoia eta Interpretazioa: Oihan Vega

Sketchen Zuzendaria: Kepa Errasti

Laguntzaileak: Loramendi Elkartea

Produkzioa: Pikupe Produkzioak

VIDEO

GALERIA DE IMAGENES

 

Acerca de Pikupe


Ver mapa más grande

PIKUPE PRODUKZIOAK

Artekale 7 behea

20.570 Bergara (Gipuzkoa)

www.pikupe.com

E-mail. pikupe@pikupe.com

CONTACTO

Telf.      943 76 42 27

Móvil.   639 47 18 63

            618 78 91 68